HERRIA BATURIK

Remendaré al poeta: en poco espacio mucha primavera. Porque pequeña es nuestra tierra a día de hoy en extensión geográfica, pero grande y rica en historia, en fidelidad así mismo, en logros. Digan lo que quieran actas y crónicas, tan amantes de siempre del dato solmne y del personaje de relumbrón, LA VERDAD PURA Y SIMPLE ES QUE UN PAÍS NO LO HACEN UNOS POCOS, SI NO EL PUEBLO ENTERO. Herria Baturik http://eu-es.facebook.com/soseuskalherria

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado
שנים של כיבוש500 - fethi 500 yıl 500 年征服 500 - χρόνια της κατάκτησης - 500 năm chinh phục - 정복의 오백년-500 年征服-500 عاما من الفتح

Askenik, jendea konturatzen hari da



http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-05-07/010/002/ez_ez_absurdoa_naiz.htm
Askenik, jendea konturatzen hari da;
" Izan Garena, Garela, eta ezin dugula izan, izan ez garena "

Ez ez, absurdoa naiz... 

Andoni Errazkin

EHUko arkitektura ikaslea

Orain guti, Hondarribian, udaberriko giro freskoan, emakume batekin solasean, haren anekdota bati esker gogorat etorri zitzaidan ezen neure identitate zibil eta politikoak ez duela balio espainiar administraziopeko 2011ko maiatzaren 22ko hauteskunde kolonial hauetan. Gogorat etorri zitzaidan ezen kutsatu bat naizela. Neu, europar herritar bat. Neu, nabar herritar bat. Gogorat etorri zitzaidan ezen ezin izanen dudala inoiz ere Japoniarat nabar pasaportearekin bidaiatu.

Ez dut gogoan noiz izan zen, hauteskunde kolonial batzuk izan ziren, eta ezagun batek galdetu zidan ea hautes-mahaian parte har nezakeen, ea lagun niezaiekeen; nik baietz erran nion, nahiz-eta ez dudan ilegalizatutako alderdiaren pentsamendu berbera. Izan ere, neuk ez baitut neure burua ezkertiartzat, sozialistatzat, komunistatzat, amertzaletzat, feministatzat edo matriarkalistatzat. Neu, soilik, estatalista naiz, eta Estatuaren alde nago. Neuk, eraso inperialaren aitzinean, komunistak lagundu nituen. Gertakizun hark aurtengo hauteskunde kolonialotan estatalistei ezin lagundu izana ekarri dit. Ondorioz, Pariseko nahiz Madrileko justizia inperialaren aitzinean, edo bertoko justizia kolonialaren aitzinean, neu, kutsatu bat naiz, kirastun bat naiz, ezindu bat naiz, ezgaitu bat naiz. Neu ez naiz frantziarra. Neu ez naiz espainiarra. Neu nabarra naiz, azken kaka zaharra.

Neure iritzian,
euskara osatzea eta garatzea soilik Estatuak berma dezake, eta ez dut ulertzen euskararen biziberritzearen gaineko pentsamendua euskaraz eraiki eta elikatutako Estatuaren presentzia absoluturik gabe, ez dut ulertzen nola biziberri daitekeen hizkuntza berau hiltzen saiatu diren bi Estatu inperialen sorospenez. Txantxa astunegia iduritzen zait, edo tantik gabeko baten iritzia.

Neuk ez dut deuseren damua erakutsi behar, damutu behar al naiz izateagatik? Damutu behar al naiz hizkuntza erabiltzeagatik? Damutu behar al naiz Estatuaren alde egoteagatik? Edozein nabar Estatuaren aldekoa da, hori da zentzu komuna. A, b eta c; edo, nahi bada, alpha, beta eta gamma.

Neuk orain hogoitan hamaika urte ditut, eta badakit ezen bizitza osorakotz kondenatu bat naizela. Ez dut eskubiderik, soilik betebeharrak ditut. Neuk ez dut jada askatasun zibil eta politikorik. Alta, era berean, konturatu naiz gauza batez, ezen neuk, gutinaka-gutinaka bada ere, frantziar herritar nahiz espainiar herritar izateari uzten ari natzaiola, eta ezen nabar herritar bilakatzen ari naizela. Erregimen Zahar baten eta Erregimen Berri baten arteko aldea nabaritzen dut. Zerbait bukatu eta zerbait hasi deneko sentsazioa, azaltzen zaila den sentsazioa.

Neuk badakit ezen askatasun zibil eta politikoa soilik Nabarroako Euskal Estatuaren I. Errepublikaren baitan eskuratuko dudala. Neuk neure eskubide eta betebehar zibil eta politiko oro euskara ez den bertze hizkuntza batean ukan baitut. Ondorioz, neuretzat euskara ez da inoiz izan baliagarria, ezinbertzekoa; beraz, neu ez naiz inoiz ere izan baliagarria, ezinbertzekoa. Neuk dudan sentsazioa da ezen ez naizela existitzen. Ez dut deus ere espero Erregimen Zahar diren Frantziako Estatu inperialaren V. Errepublika edo Espainiako Estatu inperialaren II. Errestaurazio hauetatik, ez-eta, are gutiago ere, euren erreforma hotz, formal eta kalkulatuak izanen liratekeen VI. Errepublikaren edo III. Errepublikaren aldetik. Hemen Estatu inperialen presentzia, jada, Erregimen Zahar biren presentzia da. Noiz arte?

Ez, ez dut nahi hau. Zu existi zaitezen, nik ezin dut existitu. Ez, ez dator bat neure aspirazioekin. Badakit ezen, neu, ez naizela inor izanen neure identitatea ukatzen eta ordezkatzen didan identitatean. Bukatu da, hemen, frantziara nahiz espainiara bukatu da, hemen, Frantzia nahiz Espainia bukatu da. Neu Lurra naiz. Neu Europa naiz. Neu Nabarroa naiz. Neu euskara naiz. Neuk ez diot zertan frantziar turista bati nahiz espainiar turista bati bere hizkuntzaz hitz egin, hori kapritxo kultu bat da. Komunika gaitezen ingalaraz, lurtar herritar zibilizatu gisa, bakoitza bere hizkuntza lokalez, eta guztiak hizkuntza globalez: ingalaraz, askatasunez.

Patuak zer dioen, auskalo! Liluragabetze gehiegi jada. Ikastolako ia ikaskide guztiek ez dute euskaraz hitz, ele edo berba egiten. Samin sakona dut. Egia da. Aitzitik, neu desagertzen ari naiz, neu zeurekiko poliki-poliki-poliki, eta zeu neurekiko, ere, poliki-poliki-poliki. Neuk frantziar nahiz espainiar izateari uztekotz bi modu ditut, edo nabartasuna berreskuratzen dut, edo neure heriotza fisikoa burutzen dut. Neu ez naiz inoiz ere existitu zeuregan; baina, jada, zeu ere ez neuregan. Lotura ukanen dugu, bai, enbaxadetan, lotura diplomatikoa, hotz, formal eta kalkulatua, enbaxadoreek bertoko hizkuntza jakinen dute, erabiliko dute. Ezen zeu ez zarela euskararen baitan eroso sentitzen, eta neuri zer?

Miguel Unamunok dio: «Hoy en Vasconia apenas se habla entre gente culta vascuence. Y cada vez se hablará menos. Y si, lo que es un absurdo, Vasconia llegase a constituir, no ya una nación, mas un Estado independiente, absolutamente independiente, su lengua oficial sería el castellano, y no el vascuence». Jarraian, frantziar administraziopeko nabarrentzat itzulpena: «Gaur Euskarian ia ez da jende kultuaren artean euskaraz berba egiten. Eta gero-eta gitxiago berba egingo da. Eta, absurdoa dena, Euskariak bere burua, ez jada nazioan, baina Estatu independentean, absolutuki independentean, konstituituko balu, bere hizkuntza ofiziala gaztelara litzateke, eta ez euskara». Unamuno, Miguel: La Publicidad, Bartzelona, 1917.

Neu jada absurdoaren absurdoa naiz. Neu jada euskarazko Estatuan bilakatu naiz. Jada ez nago hemen, honat izanik han naiz, izuen gordeleku guztietan. Ez zaitut maite. Ez, hau ez da neure ezpondetako airea. Jada ez didazu ziririk gehiago sartuko. Euskal Hirian euskaraz, eta New York Hirirat, New Delhi Hirirat edo Beijing Hirirat nabar pasaportearekin, noski.

Denbora joan eta denbora etorri, gero-eta aspergarriagoa egiten zatzaizkit, gero-eta astunagoa egiten zatzaizkit, eta neure hiritik, inoiz atera gabe hainbertze urte iragan eta gero, ihes egitea erabaki dudanean, mundua eraldatzen hasi zait, eta lehenaldia den hori oroitzapen urrun bilakatzen hasi zait, eta neuk inoiz uste izan ez nuen mundu oso bat agertzen hasi zait.

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion
http://www.behatokia.info

Nafarroa blogs

Euskal Herria - Berriak

Berriak - News