HERRIA BATURIK

Remendaré al poeta: en poco espacio mucha primavera. Porque pequeña es nuestra tierra a día de hoy en extensión geográfica, pero grande y rica en historia, en fidelidad así mismo, en logros. Digan lo que quieran actas y crónicas, tan amantes de siempre del dato solmne y del personaje de relumbrón, LA VERDAD PURA Y SIMPLE ES QUE UN PAÍS NO LO HACEN UNOS POCOS, SI NO EL PUEBLO ENTERO. Herria Baturik http://eu-es.facebook.com/soseuskalherria

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado
שנים של כיבוש500 - fethi 500 yıl 500 年征服 500 - χρόνια της κατάκτησης - 500 năm chinh phục - 정복의 오백년-500 年征服-500 عاما من الفتح

Euskal Gatazka - Nafarroa, arazo eta soluzioa, Euskaldunen Europako Estatua

Nafarroa, arazo eta soluzioa, Euskaldunen Europako Estatua da

KONFLIKTU POLITIKO INTERNAZIONAL BAT
2011ko Urriaren 17ko Donostiako Bake Konferentziak, Euskal konfliktuari buruz suposatzen du Mendebaleko Europako potentziek luzez praktikatu duten izkutatze konstzientearen ondoren, oraindik Europan dirauen injustizia internazional handienaren azaleratzea. Euskaldunek jasan behar izan dute biolentzia inusitatu etengabea konkista, okupazio, partizio, suplantazio instituzional, nazionizidio eta linguizidioarengatik.
Ez gara ari problema interno bati buruz, Espainia eta Frantziatik sinistarazi nahi diguten moduan: “erregionalismo sanoaren” deskiziamentua, edo “partikularismo identitarioa”. Alderantziz, konfliktu internazional intra-europeo baten aurrean gaude, zeinak inplikatzen duen EB ko kide diren bi Estatuk Europako beste Estatu baten gainean egiten duten inbasio militar permanentea eta dominazioa.
Euskal kasuan, Irlandesean bezala, sintesian interlokuzio doblea dago, Estatu dominantearena (Ingalaterra) eta Estatu dominatua (Irlanda). Diferentzia dago ezen Irlandako Estatuak bere soberanitatearen errekonozimentua lortu zuela bere territoriaren parterik handienean duela larogei ta bost urte, eta ordea Nafarroako Europako Estatua hibernaturik datza, subordinatua eta dibiditua Espainiako eta Frantziako Estatuen artean.

ESTATUA ETA NAZIOA
Nafarroari buruz ari garenean ari gara bere sozietatearen manifestazioari buruz, hau da nazio politikoari buruz; Euskal Herria komunitate kulturala dugu. Nafarroa eta Euskal Herria, nazio beraren bi aldeak dira, politikoa eta kulturala, errespektiboki.
 Nafarroa edo Nafarra terminoa erabiltzen dugunean ari gara eduki politikoari buruz; horrela, Nafarroako sozietatea, Nafarroako ziutadania, Nafarroa, Nafarroako Estatua, Nafarroako Erresuma.
Bidezkoa da ere ez konfunditzea Nafarroa eta Euskal Herria terminoen esanahia, biak sendoki asentatuak benetako gertakizun historikoetan. Zeren Nafarroa sortu bazen kontzeptu politiko gisa Baskonia soberano eta independientea izendatzeko, Euskal Herria sortu zen XVI mendeko idazle Nafarren Euskarazko lehen liburuetan, independiente mantentzen zen Nafarroan, Euskal hiztun guztiak hartzeko, jadanik Nafarroako territorio independientetik at bizi baziren ere, hau da Espainiak dominaturiko territorioetan, bilatuz horrekin nazio kultural eta linguistikoaren existentziaren nabarmentzea, ezen praktikan ez bait zen Nazio politikoaren barne sartzen.
Hau da, potentzia anexionistek nazio politikoa okupatu, demolitu eta suplantatzen zutenean, bere gune propiotik afirmatzen da nazio kultural eta linguistikoa, nola den Euskal Herria, erresistentzia borndatearekin, esfortzatuz, iraupen multisekular batean, metroz metro soberanitate politikoa, eta Euskal kulturaren hondakin eta zerrendei eutsiz.
Soberanitatearen errekuperazioaren prozesu batean ezin da soilik errealitate nazionalaren alderdi bati kasu egin, beharrezkoa da bi parteak aldi berean kontuan izatea. Erreperkusio oso grabeak ditu nazio beraren dualitate erreal hau kontuan ez izatea: komunitate kulturala (Euskal Herria) eta sozietate politikoa (Nafarroa). Nafarra eta Euskalduna territorio beran bizi diren jende berei egokitzen zaien modu berean, Nafarroa eta Euskal Herria Herri berari egokitzen zaien denominazioak dira, kontzeptu konplementarioak islatzen badituzte ere, Nafarroak hartzen du sozietate politikoaren estatalitatea eta Euskal Herriak komunitate kulturala.

BIOLENTZIA ETENGABEA
Egun dagoen konfliktu politikoaren jatorria Espainia eta Frantziak Nafarroaren gainean egin konkistetan dago. “Manu militari” konkistak Europako Estatu moderno baten gainean egin ziren. Inolaz ere ez zen “erresuma mediebal”, “erresuma hispano” edo-ta “dinastia aldaketa hutsa”. Nafarroako Estatuaren konkista kulminatzen da 1620 an, hau da, Konstantinopla-ko hartzearen 170 urte ondoren, eta 130 urte Granadako konkistaren ondoren, eta Espainolak Ameriketara iritsi ondoren. Nafarroako Estatuaren konkista beraz Aro Modernoaren erdi erdian eman zen.
Hain zuzen egitate honek, hau da Nafarroako Estatua estatu modernoa zela, beraren konstzientzia zuen sozietate batekin, instituzio sendoekin, Zuzenbide eta hizkuntza propioarekin, obligatu zituen konkistatzaileak jasan behar izatera beraiena baino sistema politiko juridiko, politiko eta sozial abantzatu eta garatuago bat. 
 Horregatik egun oraindik funtzionatzen dute Nafarroako Estatuarenak ziren hondakin instituzionalak (Foruak): ogasun publikoa, zuzenbide zibila, administrazio lokala, etc., zeinak ez diren Espainiako Estatuaren kreazio, delegazio edo transferentzia. 
 Eta hau gertatu zen ez soberanitate politikoaren bestigio oro desagerarazteko borondate eta medioen faltagatik, Amerika eta Filipinetan egin zuten moduan, baizik eta eliminazio horren koste ekonomiko eta militarrak jasanezinak zirelako beraientzat.
Kontsekuentzia modura Nafarroako legalitatea eta bere instituzioei errespetua zietela simulatzeko estrategia hautatu zuten, euren buruak dominio politiko eta militarra kamuflatzera obligaturik, integrazio absolutua permanenteki exigitzeari utzi gabe noski.
Nafarroako konkistaren ilegimitateari buruz Thomas Hobbes-en opinioa dago zeinak “Leviatan” 1640 ko obran kontsideratzen duen nulua Nafarroaren transmisio injustifikatua. Konkistatik aurrera “ez da existitzen garapen espontaneo eta natural baterako posibilitaterik. Kolonizazio bat da guztiz”, Ma Puy Uitzi historiadorearen hitzetan.
Estatu propioaren errekuperazioari buruz hizketan ari garela jakiteko erreferentzia inpreszindibleak aurkitzen ditugu, Estatu okupatzaileek gure soberanitatea, legalitatea eta estatalitatea ukatzeko erabili indar aktu etengabeetan. Horregatik, proiektu ez errekurrente eta autoritario orotan, sufritu ilegalitateen datak azaldu behar dute, nondik datorren egungo egoera. Batzuk besterik ez ditugu gogoratuko, konkista militarren ondoren inposaturiko ilegalitatearen hito direnak, dominazioa borobiltzeko, soberanitatea murrizteko eta sistema juridiko estatal propioaren instituzioak
desmantelatzeko:
- 1202 ko Abuztuaren 16: soberanitatearen suplantazioa Gaztela-ren partetik Itsasaldeko Nafarroan.
- 1515 ko Uztailaren 7: Nafarroako inkorporazio unilaterala Burgos-eko Gortetan.
- 1620 ko Urriaren 20: Louis XIII-ren “Batasunaren Dekretua” zeinaren bidez Nafarroa Frantziari inkorporatuko zaion.
- 1841 ko Abuztuaren 16: Nafarroaren estatalitatearen desmentelamentua Espainiaren partetik “Lege Pakzionatua” deiturikoaren bidez.
- 1876 ko Uztailaren 21: Itsasaldeko Nafarroaren suplantazio instituzionala.


LURRALDETASUNAREN PARTIZIOA
Territorio edo probintzien partizioaren jatorria. Egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa diren territorioa independientea zenean Nafarra zelako, probintzia hauek ez ziren existitzen horiek bezala, eta han bizi zirenak Nafarrak ziren. Nafarroa Erresuma soberanoa zen non ez zen dibisio territorialik egun ulertzen dugun moduan. Ibar eta Tenentzien zirkunskripzioak zeuden, Batzarrekin. Tenenteak, ez ziren Jaun Feudal, eta bere soberano naturalaren izenean gobernatzen zituzten eskualde eta plaza diferenteak, baina ez modu hereditarioan baizik eta periodikoki substituituz. Independentzia galdu
eta mendeak berantago joan ziren konfiguratuz probintziak egun ezagutzen ditugun moduan. Batasun territorialaren haustea ondorio da, soilik eta exklusiboki jarrera antijuridiko batena, biolento batena, “ius gentium” aren kontrakoa, tratatu internazional ororen hausle, atzerriko potentzien konkista, okupazio eta dominazioaren bidez, beraien interes exklusiboei jarraikiz, eta Nafarroa Osoan modu progresiboan eginez, bereziki adierazi datetan, 1.200 eta 1.512 an Gaztela-Espainiaren partetik eta 1.621 ean Frantziaren partetik.

NAZIONIZIDIOA ETA LINGUIZIDIOA
Baskonia bi prozesu simultaneo handiren biktima da: bata nazionizidioa eta bestea linguizidioa. Bere sistema juridikoaren instituzio integratzaile eta pluralistetatik pribatua izanik, bere estatalitatea suplantatuz, eta aldi berean bere hizkuntzak substituituz, Euskara, bere desbalorizazioa fortzatuz, debeku eta zigorrez, eta Erromantze Nafar-Aragones-Errioxarra Gazteleraz ordezkatuz. Hori guztia helburu premeditatuarekin, Nazio Espainol eta Frantsesean dibiditu eta sartzeko.
Paktu politikoaren mitoa eta orain berriz ere bera erabiltzea, ondorengoa kontzebitzera hel daiteke, ezen Kontratu suposatu horren ondorio gisa, parteek, hau da, nazio dominatzaile eta dominatuak, soberanitatea konpartitu dezaketela.
Gran-Nazio okupatzaileak, armen indarrez konkistatutakoak lokartzeko helburuaz, sinistarazten saiatzen da, kapitulazioa paktu bat dela, ezen desiguala bada ere, horren bitartez independienteak zirenean bezala bizitzen segi dezaketela, edo hobekiago ere, parte hartzeko zortea izan duten Gran-Nazioaren protekzioari eta proiektu komun”aren etorkizun posibilitateei esker. Hortik sortzen dira mitoak, hala nola “entrega boluntarioa”, “Euskal Estatuak” edo-ta “eskubide historikoak”.

NAFARROAKO KONSTITUZIONALISMOA
Boterea duenaren gainean legearen preeminentzia afirmatzen duen printzipio konstituzionalak historia luzea du Nafarroan. Hala nola sistema juridikoaren konstituzionalizazioa zeinak superjartzen dituen eskubide subjektiboak, bai indibidualak eta bai kolektiboak, Botereari. Aro kontenporaneoan bi arrazoi ziren fundamentalki, Nafarroako konstituzionalistek zituztenak, bere konstituzio propioa proklamatzeko, alde batetik sistema juridiko propioak eguneratzeko zuen behar internoa, eta bestetik,
kanpotik, Espainia eta Frantziako konstituzionalista deiturikoen presioa.
1.838 koa Base Proeiktu bat da Karlista Nafarren direkzioak erredaktatua, Nafarroako Armada Karlistak Espainiako Armadarekin gerran sei urte zeraman bitartean. Proiektu honek proposatzen zuen garaiko zuzenbide konstituzional konparatuarekiko eguneratze instituzionala, espainiarekiko erlazioa geldituz soilik monarkaren bitartez, monarkia Austro-Hungaroaren modura.

1.839 urtean, Nafarroako garantia konstituzionalen errespontsable juridiko instituzional maximo, Nafarroako Gorte edo Parlamentuko Sindiko, Angel Sagaseta Ilurdoz-koak, publikatu zituen “Nafarroako Erresumako Foru Fundamentalak”, norma konstituzionalen errekopilazio bat, Nafarroako konstituzionalismoa errekonozitua izan zedin helburuarekin. Berberak informatu zuen 1840 an: “Erresuma tipiek ez dira handieratik diferentziatzen espeziean, ezta ere substantzian: handia eta tipiak ez dute konstituitzen materia honetan dibertsitate substantzialik. Portugal-eko Erresuma tipia berdina da bere eskubide eta independentzian Errusiako Inperio Itzelarena. Nafarroako Erresumako benetako jatorri eta izaera onartuz, beharrezkoa da konbenitzea inolako auzokidek, zabala bada ere, izugarria badirudi ere, ez duela eskubiderik berari probidentziak diktatzeko. Gerrak (1833-1839) ez du Nafarroako Erresumaren izaera aldatu, ezta ere eman eskubiderik inolako pertsona edo komunitateri bere konstituzioa modifikatzeko”. Zeina ebidenteki ez zen egin ondorengo Lege Espainolen bitartez, 1.839 ko Urrikoa eta 1.841 eko Abuztukoa, Foruen abolizio eta suplantaziokoak.
1.883 urtean Nafarroako Partidu Federalak, liberal eta progresistak, Serafin Olabek presidituak, aprobatu zituen Nafarroako Estatuaren Base konstituzional batzuk, zeinak kontenplatzen zuten Nafarroaren erreunifikazioa.
1.940 urtean, Munduko Gerraren bete-betean, Euskal Kontseilu Nazionalak Londresetik, Konstituzio Anteproiektu bat erredaktatzen du Penintsulako Nafarroa osorako, Itsasaldeko Nafarroa barne, eta probintzia Espainol batzuen artean zabaldutako Nafarroako territorio batzuen autodeterminazioa. Bere artikulu 5 ean adierazten du:
Euskal Lurraldea Nafarroako Erresuma historikoak integratu duena da”.

SUBORDINAZIOA
Geldi gaitezen konstatazio klabean: ezen konfliktu baten aurrean gaudela zeinaren jatorri historikoa politikoa den, eta zeinaren errekonozimentuak suposatu behar duen soberanitatearen errekuperazio nezesarioaren hasiera. Egun planteiatzen den kontentziosoari irteera aurkitzeko klabeak aurkitzen dira Nafarroako Estatuaren ukazioan, eta honek dakarren demokrazia ezan. Alde batetik, Nafarroako estatalitate minorizatua –bere sistema juridikoa suplantaturik, “kontsuetudinizatua” eta primitibizatua, “basko-nafar foralitate” bezala ezagutzen dugun horretan-, errepresentatzen du errezibitutako fraude politikoaren emaitza; beste aldetik, egungo frakaso demokratikoa” dago. Benetan demokraziari eragiten dioten problemak soluzionatu nahi badira, eta guztion arteko konbibentzia pazifikoari ere, elkarrekin tratatu beharko lirateke eskubide demokratikoei jartzen zaizkien bi limitazio fundamentalak, hau da Nafarroako Estatu propioaren ukazioa eta demokrazia eza.
Sozietate politikoen erlazioak konfliktibitate gradu diferentetan murgilduta azaltzen dira, zeinaren eremu tenporala iraupen luzekoa den. Errealitate soziopolitiko baten existentziaren ukazioa da, berau dominatu, substituitu eta ordezkatzen duenaren partetik, konfliktuaren faserik gorenena.
Etsenplu modura, aipa ditzakegu desigualtate hori jadanik superatu duten Europako Mendebaleko kasu batzuk: Portugal, Herbeherak eta Irlanda; eta oraindik dominaturik dauen beste Herri batzuk, hala nola: Kortsika, Eskozia, Catalunia eta Nafarroa. Azken honetan ebidenteki ari gara Nafarroa Osoari buruz, edo Euskal Herriako multzoari buruz, sozietate politiko eta komunitate kulturalaren ekibalente.
Sozietate dominatua bihurtzen da, sozietate politiko dominatzailearen periferia, zeinak osatzen duen Estatu Gran-Nazionalaren organizazio juridiko politikoa, bere supremazia kontsagratu asmoz.

Sigmun Freud-ek Eisntein-i bidali bere eskutitzan, azken hau 1930 ean gerraren problemari buruz Nazioen Sozietateak enkargatuta egiten ari zen inkestaren ondorio gisa, ezarri zuen hari konduktore bat libertate eza eta gerren artean. Otfried Höffe-k adierazten du kausaliatate erlazioa, minorizazio nazionalaren eta kriminalitaterako kondizio faborableen existentziaren artean.

SOBERANITATEAREN ERREKUPERAZIOA.
Soberanitatearen errekuperazioaren prozesua ezin da konfunditu inanitate autonomikoarekin. Antitetikoak dira. Soberanismoak Atzerriko Estatu dominatzailearen legimitatearekin hausten du, eta intrinsekoki demokratikoa den praxi soberanistan, exertzitu eta errekuperatzen du soberanitatea eta estatalitate propioa. Ordea autonomismoak ez du subordinazioaren ilegimitatea kuestionatzen, ezta ere Estatu grannazional okupatzailearen territorialitatearen detentazio injustua.
Euskaldunen eskubide sozial, ekonomiko, kultural eta politikoak ez daude garantizaturik soluzio autonomista friboloetan, soilik soberanitatearekin izan daitezke exertzituak eta tutelatuak. Soberanitatea, bai indibiduala, hau da, ziutadau bakoitzarena, eta bai kolektiboa, sozietatearen multzoarena, zeinaren inportantzia Nafarroako Estatu propioaren Konstituzioan dagoen.
Prozesu horren espresioak kulminatu behar du akordio batean, eta bere edukiak Nafarroako Estatuan ondorengo manifestazio formala izan lezake:
1. Nafar/Euskal sozietateak, Estatuaren forma politikoarekin, Europa konfiguratuen duen eta orain Europako Batasuna konstruitzen ari den komunitate internazionalaren menbro permanentea da. Soberanitate politiko estalalaren pribazio fortzatu eta partzial batzuen etapa baten kulminazio eta superazioaren aurrean, Nafarroako Estatuak bere ibilbide estatala hartzen du berriz ere, artifize Europeo libre eta soberano gisa.
2. Nafarroako sistema juridikoa integratzen dute bere instituzio legislatibo, exekutibo eta justiziaren administraziokoak, eta bere Konstituzioak babesten du, historikoki garatua Nafarroako kultura juridikoaren ondarearen multzoan.
Soberanitatearen errekuperazioa bere sistema juridikoaren gainean Nafarroaren behar inaliablea dugu, modu bakarra Nafarren/Euskaldunen eskubide eta interes indibidual eta kolektiboak salbagoardatzeko forma nahikoan.
3. Nafarroari dagozkion, eta bere soberanitatearen kontra atentatzen duten eta oraindik halako bigentziarik kontserbatu lezaketen disposizio guztiak, nuluak dira, inolako balio eta efekturik gabe, beste batzuen artean ondorengoak: Donostia, Gasteiz, Durango eta antzekoen Foruen konfirmazioa Gaztelako Erregearen partetik 1202 an; Gaztelako Gorteen inkorporazio unilateralaren Akta 1515 eko Uztailaren 7; Espainiako Gorteen Lege 1839 ko Urriaren 25 ekoa, 1841 eko Abuztuaren 16 koa eta 1876 ko Uztailaren 21 ekoa; 1978 ko Espainiako Konstituzioa; Frantziako Louis XIII aren Ediktu 1620 ko Urriaren 20 koa eta Frantziako Asanblada Nazionalaren Lege 1789 ko Urriaren 8 koa. Halaber derogaturik gelditzen dira Nafarroako Konstituzioa eta ordenamentu juridiko politikoarekin kontradikzioaren jartzen diren eta norma Espainol eta Frantsesen errezepzioa suposatzen duten  disposizio oro”.

Pro libertate patria gens libera state”
Obanosko Infanzoiak
2011 Pamplona-Iruñea.

EUROPAKO NAFARROAKO ESTATUAREN KRONOLOGIA
1 AROA: K.A. - II TIK VIII RAKO MENDEAK: BASKONIA
(ZELTAK, ERROMANIZAZIOA, GERMANOAK ETA MUSULMANAK)
· K.A. II Mendea: txanpon Baskoien “Baskunes” emisioa Iruñean.
· K.A. 187 tik 178 ra: Lehen aliantzak Erromarekin Zelten aurrean.
· K.A. 179: Graccurris-en (Alfaro) fundazioa.
· K.A. I Mendea.: Tarraga-ko (Sadaba) federazioa Erromarekin.
· K.A. 89: Sejia-ko (Egea) zaldun Baskoiak Erromako ziutadau dira Ascoli-ren hartzeagatik.
· K.A. 75: Pompeio-k bere izena ematen dio Iruñea-ri, Pompaelo.
· K.A. 72: Pompeio berak fundatzen du Pirinio Orientalen Iparraldera Lugdunum Convenarum (San Bertrand de Comminges) Aran haranaren aldamenean.
· K.A. 58: Erromak Akitania dominatzen du.
· Erromako Via handien konstrukzioa Bordele-Astorga eta Tarragona-Oiarso (Irun), zeinak beste batzuekin Iruñean gurutzatzen dira.
· I Mendea: Quintiliano Calahorra-koak bere obra magno“Institutio Oratoria”-rekin bihurtzen da antonomasiaz Erromako klase dirigentearen maisu.
· II Mendea: Iruñeko Caius Cornelius Valens Tarrakonense-koaren errepresentanteen delegazioaren buru da zeinak lortzen duen probintziaren erlazio zuzena Erromarekin.
Ola eta lantegi Baskoiek hornitzen dituzte arma eta artileriako ingenioz (gerra makinak) Erromako Legioak.
· II Mendea: Magistratu Verus-ek formalizatzen du Novempopulania-ko (Ipar Piriniotako Baskonia) federazioa Erromarekiko.
Exportazio produktuen (zereal, ardo, olioa...) transporte flubiala garona eta Ebro ibaietan zehar. Ur termalak oso konkurrituak: Akize, Banheres, Fitero, Termak...
· 348 tik 408 ra: Ebro Baskoiak “Vasco Iberus” bustitzen dituen Kalahorrako Prudentius bihurtzen da Antigoale berantiarreko Erromako sozietatearen inspiratzaile eta Erdi Aroko Europako generazio kultibatuen edukatzaile.
· 408: Honorius Enperatorearen Karta Iruñeko miliziei.
· 409: Barbaroak Orreagatik pasatzen dira.
· 477: Visigotoen inkurtsioa Iruñean.
· 480 (inguru): Laude Pampilona epistola-ren erredakzioa. Iruñeko hiria eta bere harresiak deskribatzen ditu, zeinak hiru mende berantago derribatuko dituen Karlomagno-ren Armada Frankoak Orreagako Batailaren hastapenetan.
· 507: Visigotoen galera Vouillé-en zeinak ekarriko zuen Tolosa-ko Erresuma Visigotikoaren gainbehera eta Toledo-ko Erresuma Visigotikoaren sortzea.
· 540 (inguru): San Millan-ek fundatzen du Suso-ko Monasterioa. Errioxa-ko bizitza monastikoak helduko du garapen handia, eta batez ere Iruñeko Erregeren garaitik aurrera X Mendean.
· 541: Frankoek Iruñea hartzen dute.
· 574: Kantabriaren destrukzioa Logroño-rekin batera Visigotoen partetik.
· 581: Visigoto Leovigildok Iruñea atakatzen du.
· 589: Liliolus, Iruñeko Apezpikua Toledo-ko III Kontziliora doa.
· 590 (inguru): Visigoto Recaredo-k Baskonia atakatzen du.
· 602: Baskoniako Dukerria osatzen da.
· 611 (inguru): Errege Gundemaro-k Baskonia atakatzen du.
· 621: Errege Visigoto Suintila Baskoiekin borrokatzen da.
· 635: Garaipen Baskoia Zuberoan Frankoen aurrean. Balea “sain”-aren exportazioa portu Baskoietatik.
· 636: Hiltzen da San Isidoro de Sevilla-koa, zeinaren historiografiak propugnatzen du Gotoak izan daitezen Penintsulako jabe.
· 711: Visigoto Rudoriko Iruñearen aurrean, eta bere erretiratzea Baskoniatik.
· 721: Eudon Handiak lortzen du Baskonia-Akitaniarako lehen garaipena musulmanen kontra Europan.
· 732: Musulmanen galera Poitiers-en.
· 734: Emir Uqba-k Iruñea konkistatzen du.
· 735: Eudon Handia hiltzen da.
· 768 Frankoek Nafar deitzen diete Baskoi independienteei.
· 778: Iruñeko harresien destrukzioa Karlomagno-ren partetik.
· 778: Armada Baskoiaren garaipena Orreagan armada Frankoaren gainean zeinak galtzen dituen bere general guztiak Karlomagno salbatzeko, talka, Txangoa Mendi-ko Ipar Hegian zehar doan Erromako antzinako kaltzadaren tramoan eman zen.

2 AROA: IX TIK XIX RAKO MENDEAK: EUROPAKO NAFARROAKO
ERRESUMA
· 824: Bigarren Garaipena Orreagan Ludoviko Pio, Karlomagnoren suzesoreak bidali Frankoen (Eblo eta Aznar) gainean.
· 824: Eneko Aritza Iruñeko Errege.
· 832: Aznar Antso-k beti Eneko Aritzaren laguntzarekin Ipar Piriniotako Baskonia independizatzen du.
· 892: Vikingoen (Normandoak) expultsioa Iparraldeko Baskoniatik Baskoien Konte Gilhem Antsoren partetik.
· 912: Errioxaren liberazioa.
· 924: Albelda-ko Nafarroako monasterioaren fundazioa, inportanteena Europako Mendebaldean X eta XI mendetako bere publikazio eta liburutegiarengatik.
Kode Albeldentsea.
· 931: San Millan Kogollakoaren fundazioa. Han erredaktatu zen, beste obra batzuen artean, “100.000 azepzio eta 20.000 artikulutako Dikzionario” bat.
Erromantze Nafar-Aragonesko eta Euskarazko Glosak.
· 900: Cordoba-n Uncastillo-tik eraman berrogei ta hamar zaldun Nafar rehenen exekuzioa.
· 992: “Roda-ko Kodizea”-ren erredakzioa Iruñeko Erregeren Palatium-ean. Non agertzen bait dira Iruñeko Erregek bere familiekin bi mendetan zehar, halaber Aragoi, Pallars eta Gaskoniako Konteenak. Piriniotako Erresumaren legimitatea, zentralitatea eta territorialitatea islatzen du.
· 1004: Antso III Nagusiaren Koronazioa Iruñean.
· 1006: Mapamundiaren konfekzioa Saint Sever Monasterioan.
· 1016: Fronteren tratatua Iruñeko Erresuma eta Gaztelako Konterriaren artean.
Ezartzen du Ebroren goi-ibarra eta sistema Iberikoaren Iparraldea Garrai, Oka Mendiak eta Atapuerka-tik Nafarroakoak direla.
· 1020: Naiara-ko Forua.
· 1023: Antso III ak Lapurdiko Bizkonterria sortzen du.
· 1027: Erresumaren metropoli eklesiastikoa aprobatzen den Iruñeko Kontzilioa.
· 1034: Antso III Nagusiaren heriotza Leon-en.
· 1054: Atapuerka-ko Bataila eta Antso III Nagusiaren suzesore, Iruñeko Errege Gartzea Naiara-koaren asasinatzea.
· 1064: Ramiro I ren asasinatzea Graus-en (Ribagortza) Gaztelauen partetik musulmanek lagundurik.
· 1076: Iruñeko Errege Antso IV ren asasinatzea Peñalen-en (Funes).
· 1076: Antso Remirez-en koronazioa Iruñeko Katedralean.
· 1104: Alfontso I Batailatzailearen koronazioa.
· 1106: Errioxa eta Bizkaiaren errekuperazioa.
· 1127: Tamara-ko Tratatua zeinak ratifikazten dituen Nafarroako Erresumak Gaztelakoarekin dituen limiteak 1.016 an ezarriak.
· 1133: Piriniotako Erresumaren limiteak Belorado-tik Baiona-ra eta Oka Mendietatik Pallars-era.
· 1134: Alfontso I aren heriotza Fraga-ko galeraren hilabete ondoren. Gartzea Ramirez, Errestauratzailearen koronazioa Iruñeko Katedralean.
· 1136: Iruñeko Erresumaren partizioa Bartzelonako Konte eta Gaztelako Erregeen partetik, Aragoia eta Nafarroa berria separatuz.
· 1143: Iruñeko kanonigo artzediano Robreto Keton-goak bukatzen du Koran-aren translazioa Latinera.
· 1152: Ingalaterrak Gaskoniaren posesioa hartzen du.
· 1176: Errioxa eta Bizkaiko (Malbezin Gaztelua, Bilbao gainean) parte baten konkista Gaztelaren partetik.
· 1177: Londres-eko Laudo arbitrala.
· 1180-1200: Iruñean izkribatu zen “Beatus Nafarroakoa” Paris-eko Liburutegi Nazionalean depositatua.
· 1193: Ingalaterrako Erregeak sometitzen du Lapurdiko Bizkontea.
· 1197: Iruñeko Biblia bukatzen da, Erromanikoaren testu ilustratuen obra gorena.
· 1200: Gaztelak Itsasaldeko Nafarroa konkistatzen du: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
· 1212: Albigense eta Kataro-en kontrako gurutzada Frantziaren partetik. Gilhem Tuterakoak deskribatzen du lehen Gurutzadaren Kantan.
· 1.197 Iruñeko Bibliaren bukatzea. Erromanikoko ilustratzeko artearen obra gorena.
· 1234: Antso VII aren heriotza eta Teobaldo I aren koronazioa.
· 1265: Bigorra-ren errekuperazioa.
· 1276- 1277: Nafarreria-ko Gerra Zibila Nafar eta Frankoen artean, Gilhem Anelier-ek deskribatua.
· 1281: Foix-ko Konterria eta Biarno-ko Bizkonterriaren arteko Batasuna.
· 1364: Nafarroako Armada garaitzen dute Frantsesek Cocherel-en.
· 1366: Libourne-ko Tratatua, Nafarroa, Ingalaterra eta Aragoi-en artean.
· 1368-1374: Nafarroak errekuperatzen ditu Araba, Gipuzkoa eta Errioxako parte.
· 1.385: Portugalen garaipen handia Gaztelako Armadaren gainean Aljubarrota-ko Batailan.
· 1416: Konstantzako Kontzilioa Nafarroako Enbaxadoreen partizipazioarekin.
· 1430: Nafarroako Erresumak sokorroak bidaltzen ditu Granada-ko Erresuma Musulmanaren laguntzan.
· 1453: Ingalaterrak dominaturiko Gaskoniaren Konkista Frantsesa.
· 1461: Sonsierra-ren konkista Gaztelaren partetik, egun Arabako Errioxa deiturikoa.
· 1481: Frantzes Febus, Foix-ko Konte eta Biarno-ko Soberanoaren koronazioa
Iruñeko Katedralean. Nafarroako Koroak erreunifikazten du Piriniotako Estatua
XV Mendeko bukaeratik, XVI osoan zehar eta XVII koaren hasiera arte.
· 1489: Arnalt Gillen Brocar-koak lehen inprimategia montatzen du Iruñean.
· 1492: Masparrauta-k publikatzen du Iruñean, Brocar-en inprimategian, bere Gramatika latinoa.
· 1494: Katalina Foix-koa eta Johan Labrit-ekoaren koronazioa Iruñean
· 1512: Blois-ko Tratatua Nafarroa eta Frantziaren artean. Nafarroako Erregeren exkomunioa eta Penintsulara murriztu Nafarroaren konkista.
· 1515: Nafarroaren inkorporazio unilaterala Gaztelara.
· 1521: Nafarroaren galera Noain-go Batailan.
· 1522: Amaiur-eko defentsa.
· 1524: Hondarribiaren defentsa bukatzen da Nafarroako Armadaren partetik.
· 1545: Etxeparek Euskarazko lehen liburua publikatzen du. Errege Henrike II, Zangotzakoaren babesarekin. Basko hitza Euskaldunen sinonimo gisa erabiltzen du.
· 1550: Karlos I Espainiako Erregearen Testamentua, zeina Nafarroa bere Errege legitimoenganako kontzientzia bidezko deboluzioari buruz ari den.
· 1551: Biarnoko Forua, Nafarroako errege Henrike II ak promulgatua.
· 1560: Aitasantuaren eskutitza Felipe II ari Nafarroaren deoluzioari, eta errepresioari buruz.
· 1571: Joanes Leizarraga-koak publikatzen du Testamentu Berria Euskaraz Erregina Joana Labrit-ekoaren patrozinioarekin, non lehen aldiz erreferentzia egiten zaion Euskal Herriari (Heuskal Herria).
· 1572: Erregina Joana Labrit-ekoaren asasinatzea eta protestanteen masakrea Parisen “San Bartolome”ren gaua deiturikoan.
· 1589: Nafarroako Errege Hernrike II aren exkomunioa.
· 1590: Felipe II aren Testamentua Nafarroaren kontzientzia bidezko deboluzioarekin.
· 1598: Nafarroako Henrike III eta Frantziako IV aren Nantes-eko Ediktua, kontzientzia libertatea proklamatuz.
· 1607: Nafarroako Errege Henrike III eta Frantziako IV aren asasinatzea.
· 1620: Nafarroako Erresuma Frantziara pasa zeneko “Batasunaren Dekretua”.
· 1621: Ipar Piriniotako Nafarroa Frantziari indarrez batzen zaio nahiz eta bere instituzio estatalak mantentzen dituen.
· 1638: Oihenart-ek publikatzen du Baskonia Akitanoa eta Iberikoaren historia.
· 1640: Thomas Hobbes filosofoak injustu eta Zuzenbidearen kontrakotzat kalifikatzen du Nfarroaren “transferentzia”.
· 1659: Piriniotako tratatua Frantzia eta Espainiaren artean non ezartzen duten Nafarroaren partizioa.
· 1665: Moret-ek hasten ditu ikerketa historikoen publikazioa Nafarroako erresumako Kronista ofizial gisa.
· 1789: 1.620 tik irauten zuen Nafarroa Behereko Erresuma, Biarnoko Estatuak eta Piriniotako estatuetako Nafarroako administrazio guztiaren desmantelamentua Frantzia Asanblada Nazionalaren partetik.
· 1808-1814: Iruñaren okupazio Frantsesa. Mina-ren dibisioak Nafarroako ia gainontzeko territorioa liberatzen du.
· 1828-1829: Nafarroako Gorte Generalen sesio periodo azkena.
· 1833-1839: Lehen Gerra Karlista.
· 1838 eta 1849: Nafarroako proiektu konstituzionalak, lehena Karlistek
erredaktatua, eta bigarrena Nafarroako Gortetako Sindiko, Sagaseta Ilurdozkoak.

3AROA: XIX ETA XX MENDEAK, NAFARROAKO ESTATUAREN UKAZIOA
· 1841: Nafarroako Europako Estatuaren desmantelamentu instituzionala, zeina pasako den probintzia izatera.
· 1866: Lau probintzien (Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) batasun administratiborako proiektua Nafarroako Diputazioaren proposamen gisa.
· 1872-1876: Azken Gerra Karlista.
· 1877: Nafarroako Elkarte Euskaroa fundatzen da.
· 1880: Nafarroako Estatuaren konstituzio proiektua, Serafin Olabe-k erredaktatua.
· 1893: “Gamazada” deituriko Mobilizazio herrikoi unanimea Nafarren eskubide politiko erresidualen eliminazioaren mehatxuaren aurrean.
· 1894: P.N.V.ren fundazioa
· 1918: Nafarroako instituzio politikoen erreintegrazio plenoaren solizitudea, Udaletxeen partetik.
· 1918: Oñatiko Kongresuan Eusko Ikaskuntza Elkartearen fundazioa, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizakiko Diputazioen artean. 1.919 an Euskaltzaindia sortzen da Euskal Hizkuntzaren Akademia gisa.
· 1931: Euskal Estatuaren Estatutua SEV-EI-k erredaktatua eta Lizarrako Estatutua.
· 1936-1939: Gerra eta diktadura Frankistaren hasiera.
· 1959: ETA ren sorrera.
· 1974: Carrero Blanco-ren exekuzioa.
· 1975: Franco-ren heriotza.
· 1978: Gernika-ko Estatutua.
· 1982: “Lege Pakzionatua”-ren Hobekuntza.
· 1993: Andorra-ko Estatuaren konstituzioa.
· 1998: Prozesu soberanistaren hasiera. Lizarra-Garazi Akordioa.

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion
http://www.behatokia.info

Nafarroa blogs

Euskal Herria - Berriak

Berriak - News