HERRIA BATURIK

Remendaré al poeta: en poco espacio mucha primavera. Porque pequeña es nuestra tierra a día de hoy en extensión geográfica, pero grande y rica en historia, en fidelidad así mismo, en logros. Digan lo que quieran actas y crónicas, tan amantes de siempre del dato solmne y del personaje de relumbrón, LA VERDAD PURA Y SIMPLE ES QUE UN PAÍS NO LO HACEN UNOS POCOS, SI NO EL PUEBLO ENTERO. Herria Baturik http://eu-es.facebook.com/soseuskalherria

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado
שנים של כיבוש500 - fethi 500 yıl 500 年征服 500 - χρόνια της κατάκτησης - 500 năm chinh phục - 정복의 오백년-500 年征服-500 عاما من الفتح

Bere lurraldearen batasuna bermatzen eta diskonformeak baztertzen daramatza 500 urte. Zergatik aldatuko du? Guk eragingo diogu aldaketa? Nazioarteak? - PAKO ARISTI Idazlea

'Eta' osteko semantika

Pako Aristi
Idazlea

Benetan dotorea izan da ETAren amaiera, eta nire ahotik zorion-loreak baino ezin litezke atera aste hauetan ikusi ditudan gauzen aurrean: Otegik epaiketan agertu zuen patxada eta sinesgarritasuna, Lokarriren lan bikaina, ezker abertzalearen malgutasun berria, estatutu triste baten defentsatik ihesi EAk eman duen garapen babeslea, behingoz diru-hotsik ez zegoen negoziazio batean Urkulluk Zapaterorekin erakutsi duen kemena… Harritu nauzue, eta oso modu positiboan, gainera.

ETAren amaierak hitz-sorta handia lehertarazi du gure buruen gainera; konfiantza izan da gehien errepikatu den bat. Eta bere esparru semantikoan dauden bestetzuk: konfiantza, itxaropena bera. Dudarik ez garai gozoagoen egunsentian gaudela, zama jasanezin bihurtua zen estrategia militar bat desagertu den unetik. Helburuak lortzeko bidean, alabaina, daramagun bidean ez dut ikusten itxaropen handirik edukitzeko arrazoirik.

Jane Jacobsek zioen konfiantza falta traba erabakiorra dela gizarte baten funtzionamendu onerako. «Konfiantza ezin da instituzionalizatu. Behin xahutu denean, ia ezinezkoa da berriro hedatzea. Komunitateak elikatu beharko du, pertsona batek ezin baitu inposizioz bereganako konfiantzarik agindu inon».

Fokua beti euskaldunoi jartzen digute gainean, baina Espainiara desbideratu nahi nuke: Zer konfiantza eskaintzen digu Espainiak? Eta honek zubia eskainiko digu errepikatuz dabilen beste esaldi batera joateko: «Aro berri batean gaude». Aro berri batean gaude? Bai eta ez.

ETAren aldetik bai, Espainiaren aldetik ez. Bere lurraldearen batasuna bermatzen eta diskonformeak baztertzen daramatza 500 urte. Zergatik aldatuko du? Guk eragingo diogu aldaketa? Nazioarteak? Konstituzioa aldatzeko Madrilen gehiengoa eta kontsentsua lortu behar dituzu. Dena esana dago.

Willy Toledok dio azken Zazpikan: «Niretzat hauteskundeetan parte hartzea iruzur bat da, (…)Espainian hauteskundeak dauden bakoitzean mundu guztiak ezagutu eta onartu duen iruzurra gertatzen da». Euskal Herriaz galdeturik, dio hemen ez dagoela demokraziarik, egunkari-irratiak itxi, alderdiak ilegalizatu eta buruzagiak espetxeratzen diren unetik. Eta guzti honen ondoren dator miraria: «Baina gaurko egoera itxaropentsua da, (…) milaka pertsonek aukera dutelako nahi duten alderdiari bozkatzeko». Ea ulertu dudan: batetik Espainiako sistema kakatzarra da, baina bestetik euskaldunok hor parte hartzea, kakatan alegia, onuragarria da. Hori nola jaten da?

ETAk dimititu aitzintxe Floren Aoizek estatu espainolaren diagnosi zorrotza egin zuen artikulu batean: «Espainiak hondamendira garamatza eta, estaturik gabe, ezin dugu gure bidea hartu. Panorama itsusia da, eta ez da aldatuko gaur egungo menpekotasun egoera gainditzen ez den bitartean. (…) Espainiak bidea ixten digu, ezetza ematen dio gure herriaren nahiari, pobretzen gaitu ekonomikoki, kulturalki, politikoki, maila guztietan. (…) Menderatzen gaituzten estatuak fosilizatuta agertzen dira».

Baina honen ondorio logikoa hortik ihes egitea litzatekenean, non eta «panorama itsusi» horretan parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Fosilizatuta dagoen sistema batean sartzen bagara, ez al gara geu ere fosil bihurtuko? Aldiz, sistema horrek guri ez digula ezer aportatzen frogatu nahi bada, nik uste aski frogatua geratu dela azken 30 urteotan. Badirudi, gaindika, hau kuestionatzeak jendea haserretu egiten duela. Mesedez! Biderik onena aurkitu baino ez dut nahi nik!

Hilabeteotan zientoka esaldi argitaratu dira euskal prentsan Espainiako demokraziaren maila deitoratuz, bere mugak eta tranpak salatuz, baina era berean euskaldunok zoratzen gaude demokrazia horrek deitutako hauteskundeetan botoa ematera joateko. Edo bat edo beste: edo Espainiako sistema politikoak ez du demokrazia izena merezi eta, beraz, ez du hor bozkatzerik merezi, edo merezi du parte hartzea guretzat demokrazia onuragarri bat delako. Eta nik ezetz esango nuke: herri bezala ez dugula onurarik menderatu gaituen inperioaren erakundeetan katramilatuta. Askatzea gero eta gehiago kostatuko zaigula, eta oso pedagogia kaskarra dela 300.000 edo 400.000 pertsonei hori sinestaraztea.

Esango didazue itxaropena zapuzten nabilela, baina ni logika faltak zapuzten nau, norabide lausoa erakusten duelako. Rufi Etxeberriak Refenan esan zuen Espainiak eta Frantziak akordio politikoa lortzeko borondaterik ez badute aliantza estrategikoak beharko direla subiranismora bidean. Baina geroxeago baieztatu zuen Espainiak porrot egin duela, irtenbiderik eskaintzeko gai ez delako. Gauza bat eta kontrakoa testu berean. Espainiak ez du irtenbiderik guretzat, baina itxoiten gaude ea irtenbidea eskaintzeko borondaterik baduen. Agian puntalakurlo hutsa izango naiz, baina ni gauza hauek deseroso jartzen naute.

Hemen hedatu da kontsentsu bat niri garunean «kra» egiten didana: Espainiarekin jai dugu, baina Espainiak eskaintzen dizkigun ekimen politiko guztietan parte hartu nahi dugu. Agian nire errua izango da; motza izango naiz. Argitu diezadala norbaitek, arren!

Oraintsu ETA zen independentziarako traba bakarra, esaten zuten alderdi abertzale batzuek. Gezurra. ETA, izatekotan, abertzaleon batasunerako zen traba. Oztopo bakarra, Euskal Herriaren independentziarako, lehen bezala orain, Espainia da. ETAk dimisioa aurkeztu du. Dimititu dezagun orain guk Espainiatik.

Badakit presoak Espainiaren esku daudela. Agian haiek etxeratu arteko maskarada bat da guztia? Beno, hala balitz, agian onartu nezake.
Asimilazio totalaren itxurak gorde behar baditugu epe baterako, tira. Baina itxura bakarrik ez balitz Argitu diezadala norbaitek, arren! Egun gutxi falta dira egun handirako.

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion
http://www.behatokia.info

Nafarroa blogs

Euskal Herria - Berriak

Berriak - News