HERRIA BATURIK

Remendaré al poeta: en poco espacio mucha primavera. Porque pequeña es nuestra tierra a día de hoy en extensión geográfica, pero grande y rica en historia, en fidelidad así mismo, en logros. Digan lo que quieran actas y crónicas, tan amantes de siempre del dato solmne y del personaje de relumbrón, LA VERDAD PURA Y SIMPLE ES QUE UN PAÍS NO LO HACEN UNOS POCOS, SI NO EL PUEBLO ENTERO. Herria Baturik http://eu-es.facebook.com/soseuskalherria

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado

D annos belli --- Anno MDXII - Anno MMXII ---500 Urte Konkistaturik --500 Años Conquistado
שנים של כיבוש500 - fethi 500 yıl 500 年征服 500 - χρόνια της κατάκτησης - 500 năm chinh phục - 정복의 오백년-500 年征服-500 عاما من الفتح

Non dago BILDU-ren benetako GARAIPENA? Zer nolako ausnarketa faltsu egin digute SINESTERAZI? Egia da, lan erraza ez dutela izan Espaniako auteskundeetan jarduteko, baina lorpenak NORK ITZURALDATU DITU?




Ausartuko?


Erlantz Urtasun
Historialaria

Maiatzaren 22ko hauteskundetatik bi hilabete igaro eta indarrean jarri nahi duten arrazoirik gabeko «alaitasuna» apaltzen hasi da. Eskerrak, asteotan denetarik entzun behar izan baitut gai hau jorratzeagatik...

BERRIA maitagarrian ekainean azaldu nuenez, «ura bere bidean», hots, hauteskundeaz hamaika aldiz aipatu den «aldaketa» gezurra da eta, berriz, jazotzen ari diren benetako aldaketak ez dira aipatu ere egiten.

Garrantzitsuena, inork izendatu ez arren, ezkertiar munduaren hileta da. Dolumina luzatu eta beltzez jantziriko sasiezkertiar kudeatzaile oro irribarretsu, hori bai.

Ekainean Nafarroa Garaiaz aritu nintzen. Oraingoan, irakurle maitea, ezin sufrituagoa, jipoitua, oraingoan batez ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaz arituko naiz. Bon, «vascos» edota «vasquistas» omen diren «Ezker Batua» taldekoek bertze pailazo saiorik eskaintzen ez diguten bitartean, jakina... Izan ere, egunero irri handiagoa margotzen baitute aurpegi negartietan. Irudimenik ez dute falta, hain guti eskuartean eta hain oihartzun zabala, txalo beroa!

Harirat. Errolda azterturik, duela hamar urte, 2001ean EAJ, Aralar, EA, Ezker Abertzalea eta enparauek lortu zituzten zenbakiak ez dituzte berretsi.

Aurrekoa erran eta jendeak, begirada galdurik, honakoa erantzunen dit: «Baina, eta Bildu zer...?». Eta nik, jarraian, hau gaineratu behar izanen dut: «Ez zarete ohartu, kojoniantuan, Bildu hazi, elikatu da bertze alderdiez, halere orokorrean jaitsi dira».

Denek kolpe latza jaso dute. EAJ barne, bai Iparraldean, non euskal abertzaleak 1994tik edota 1998tik biziki altxatu baitira, bai Hegoaldean, non Gipuzkoan jeltzaleak lehen mailatik jaitsi baitira, haien apendizea den Aralar ere praktikan desagertuz.

Laburbilduz, euskal burujabetzaz ari bagara, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan «masa kritikoa» eskasagoa da 2011n 2001ean baino.

Emaitzak hausnartu. Horrela da. Komisario politikoek erranen dute gezurretan ari naizela. Bada, ez fidatu nitaz, Interneten begiratu eta egiaz ohartuko da kuriosoa dena.

Hotzikara sendituko du euskal abertzale zintzoak, zer erranik ez oraindik ezkertiar gisa, koherenteki, egunero bizi denak. Jende anitz haserre dabil, betiko abertzale, ezkertiar pila etxean geratu zen maiatzaren 22an.

Baina horrezaz ezin da hitz egin.

2001ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan balizko alderdi abertzaleek 747.361 boz lortu zuten. Orain 643.665. Galera nabarmena, alegia.

1998an 682.958 boz lortu zuten, alderaketan galera ere bai, baina gakoa da 1998 hartan, Lizarra-Garazi garaian, «saldu» ziguten bertze «alaitasun» hartan, banandurik aurkeztu ziren EA eta Ezker Abertzalearen bozak batuz gero 332.636 zirela. Egun, Bilduk, 273.138. Non da, beraz, Bilduren arrakasta? Lizarra-Garazin baino 60.000 lagun gutiago erakartzea arrakasta ote da? Badakite zer suposatzen duten 60.000 lagunek ilara batean? Bada horiek guziak galdu dituzte hondar hamar, hamabi urteotan.

Dimisiorik? Bai, zera!
Komunikabide guziek oihukatzen dutenez, haiek «irabazi» dute. Haien garaipena «erabatekoa» izan ei da. Orain nagusi dira, orain agindu behar dute, orain garai berria da... «Orain» gezurra da.

Baina bertzerik adierazten baduzu burutik jota zaudela diote. Espainiar abertzale maltzurra zara, edo baztertu gisa dirauen ETAkoa, auskalo, ederra giroa...

Bon, adibidez, Gipuzkoan Bilduk 119.084 boz. Bada, hogei urte lehenago, 1991n, batzar orokorretarakotz ere bai, Gipuzkoan EA gehi Ezker Abertzaleak 145.512.

Edota, bertze era baterat adieraz dezagun, argigarriak diren Lezo, Hernani, Tolosa eta Donostian Bilduk 1.423, 4.124, 3.795 eta 21.391 boz lortu ditu. Haatik, EA eta Ezker Abertzalea batuz gero, 1991n 1.486, 4.963, 4.806 eta 32.000 boz lortu zuten, eta 1998an 1.792, 6.081, 5.067 eta 35.744. Non da, berriz ere diot, haien arrakasta?

Mesedez, faborez, arren, otoi, Lezo, Hernani, Tolosa eta Donostia ez dira erranguratsuak? Horietan eta 2011n Bilduk lortu ditu 30.733 boz. EA eta Ezker Abertzaleak 1991n 43.255 boz, eta 1998an 48.684. Zer arraio irabazi dute hamar edo hogei urteotan?

Hala eta guziz ere, Bilduk ditu Gipuzkoako udal gehienak, baita batzar orokorrak ere. Bon, egin dezagun «algodoiaren froga» ospetsu hura...

Orain boterea eskuetan, zeren zain daude honelako mozioa aprobatzekotz?: «Globalizatu munduan, krisialdi ekonomiko betean hil ala bizikoa zaigun Nafarroaren berreraikuntza medio egungo gipuzkoar eskualdeok Nafarroa Garaiko eskualde bihurtu nahi dugu eta ekintza administratibo guzietan jakinaraziko dugu. Laguntza eskatzen diegu Nafarroa Garaiko agintariei, 1.200. urtean gaztelar konkistak inposatu banaketa konpon dadin».

Ez naiz kanpaina batez ari. Ez eta «kultura» nahiz «1512» interes pertsonalekin nahasten ari direnaz ere. Serio ari naiz. Serio demonio. Eta serio, serio demonio ere egin behar izanen lukete hori. Gipuzkoako agintariek. Ofizialki. Bildu alde? Aralar? EAJ? Argazkia ikusi nahi dut.

Oroitu, irakurle, Donostian 1998an 35.744 boz zuten, orain 21.391. Baina inoiz baino zoriontsuagoak dira, «kultur hiria»-ren kudeatzaileak direlakotz. Donostia berriz ere nafar izatekotz kudeaketan inoiz baino zoriontsuago, buru belarri ibiliko lirateke?

Ausartuko?

Hori egin ezean, ez tristetu, ez goibeldu aberkide hizkuntzakidea, ez etsi «vascoespañoles» ez zareten ipar auzokideok. Izan ere, eta komisario politikoen erotzekotz bertze bihurrikeria eskaintzearren, lasai, jarraitu lanean benetako abertzaleok, «politikero» horiek jaiotza eta udaberri guziak zapuzten ohi badizkigute ere, beti geratuko baitzaigu Arantzako Pablo-Enea.
Ausartuko?

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion

Freedom of Expresion - Liberté d´expresion
http://www.behatokia.info

Nafarroa blogs

Euskal Herria - Berriak

Berriak - News