Zutik Euskal Herria
Egoeraren eta euskal prozesu politikoaren azterketa egin du Ezker Abertzaleak. Eztabaida
egin du. Ez gutxiren artean edo ezkutuko gelan. Aitzitik, kidegoak eta oinarri sozialak
osatzen duten batzar gela nagusira ekarri dugu eztabaida. Ariketa demokratikoa izan da;
ariketa demokratiko eraginkorra, gainera, ezinbesteko dugun estrategia politikoa
zehazteko balioko duena.
eragin behar izan baitu. Ezin gintezkeen gure etxean isolatuta gelditu, noizbait guzti-guztia
argituko genuelakoan. Egoera politikoan eragin behar genuen eta eztabaidarekin batera
ekimenak burutu behar genituen. Azken batean, estrategia eraginkorra gauzatzeko, Ezker
Abertzaleak ildo politikoa eta baita jarduera ere egunerokoan argitu behar ditu. Horregatik,
kurtso politiko berriaren hasiera-hasieratik ekin genion lan ildoa hezurmamitzeari, ekinbide
eta proposamen zehatzekin. Eta halaxe jarraitu beharko dugu datozen hilabeteotan ere.
Gure erantzukizuna da. Guri eta ez beste inori dagokigu ardura hartzea.
Denbora termino politikoetan ulertu beharra dago. Baldintza politikoek eta sozialek
finkatzen dute apustuak egiteko unea. Gaur egun baldintzak egon badaude, ederki kostata
lortu ditugunak, eta horregatik ari gara egiten, horregatik ari gara eragiten. «Fase
politikoaren eta estrategiaren argipena» txostena egin izanak eta Altsasuko Adierazpena
plazaratzeak barne hausnarketari eta prozesu politikoan eman beharreko urratsei
erantzuten diete. Gure oinarri sozialaren babes zabal-zabalarekin bi horiek berresten
ditugu, Herritarren Batasunean ezadostasunek ere lekua dutela kontuan hartuta. «Fase
politikoaren eta estrategiaren argipena» txostenaren inguruan irekitako eztabaidak eta
Altsasuko Adierazpenaren aurkezpenak argi eta arbi erakutsi dute aldaketa politikoa
gauzatzeko eta prozesu demokratikoaren bidetik ibiltzeko Ezker Abertzaleak duen
borondatea.
Izan ere, eztabaidari esker zer egin behar dugun ikusi dugu, eta zertan asmatu dugun eta
zertan egin dugun huts ere bai. Horregatik, gure proiektuaren eta ibilbidearen erroak
berretsi ditugun bezalaxe, sakoneko autokritika ere egin dugu. Lorpenekin eta akatsekin,
askapen prozesua aldaketa politikora ekartzea lortu dugu. Orain, zinezko aldaketa
atzeraezin egitea dugu erronka. Eta aldaketa gauzatzeko erronka barneratzeak geure
burua aldatzea ere eskatzen du.
Euskal Herria eta euskal herritarrak, askapen mugimenduaren oinarriak
Euskal Herria. Euskal herritarrak. Euskal gizon-emakumeak. Euskal jendartea. Horiek
ditugu erreferentzia bakarra egitasmo politikoa marrazteko orduan. Herriari eta herritarrei
begiratzeko, haien gogo eta nahiak iparrorratz izateko eta Euskal Herriaren borondatea
errespetatzeko nahiz errespetarazteko konpromisoa berresten du Ezker Abertzaleak.
irakutzen segi...................
zutikeuskalherria-eu.pdf (application/pdf Objeto)